XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Donato Jaiak (1990)

1

Eratzaille zeraten
mutil eta neska,
zer jai diran errian
nator ni galdezka.

Danak gozatutzeko
jar zazute festa,
urtean bein dira ta
arritzeko ezta.

2

Ez bedi falta txistu
ta kanpai-otsikan,
eta poltxikoetan
bear dan xoxikan.

Aur, gazte eta zarrak
guztiak pozikan,
festetarako ezta
olako gauzikan.

3

Festa-giro eder bat
eskatuaz nago,
eta au nere ustez
gure esku dago.

Festan pake zaleak giñan gu lenago, eta izan dedila gero eta geiago.